XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uneak eta memoria.

Oroimena.

Bai.

Oroimen hutsa gaituk.

Etorkizuna ezin diagu ezagutu.

Oraina beti lipar bat besterik ez duk.

Beraz, bizitza, ihes doakigun iragana besterik ez duk, eta iragan hau ez huke izango oroimenik gabe.

Alegia, oroimena besterik ez gaituk.

Etorkizunari irekita baina... Kaka!

Hasi nauk berriro alferrikako pentsamenduetan!.

Begiak itxi ditu nola hitz egiten hasi hobeto pentsatzeko.

Asmatu ezinik dabil.

Hobe diat aldez aurretik ezer ez pentsatzea, okerrago izaten da-eta.

Hirurak eta hogeita bost.

Hogeita hamahirua, laugarrena, ezkerretara.

Txirrina sakatu du.

- Bai?

- Pedro.

- Pasa.

Eskaratzean, irtetzear doazen Mirari eta bi haurrekin egin du topo.

- Ene! Zu? Zu al zara?

- Hau kasualitatea! Mirarik.

- Ni naizela zer?

- Axunen laguna.

- Beno, ez.

- Bezeroa-edo.

- Axuni zerbait garrantzitsua kontatu behar diona, ezta?

Biek berriketaldi labur batean eman dute denbora.

Mirari Axunen adiskide mina da.

Honek zaintzen ditu bi haurrak.

Aspaldian lana aurkitu ezinik dabil...

- Aio orduan.

- Edo ikusi arte, elkar ikusten dugula bigarren aldia bada-eta.

Gizonezkoa makurtu eta haurrei lehen tabernan ebakitakoari bota gabeko azukrekozkor bana emanez agurtu dira.